2013/03/01

Ostiral beltzak, Berriozarren, LOMCEren aurka

Azken urte eta hilabeteetan hezkuntza komunitatea eta euskal jendartea orohar pairatzen ari den "izugarrizko erasoen" aurrean, Berriozarko Mendialdea II ikastetxeko irakasleak kontzentrazioa burutu dute. Ostiralero errepikatuko dute Ostiral Beltzak deitutako elkarretaratzeak.


"Espainiar Estatuko gobernuak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak inposaturiko dekretuen bidez eta toki eta modu ezberdinetan ezartzen ari diren murrizketak direla eta, hezkuntzako langileak, ikasleak, gurasoak eta jendarte osoa hezkuntza kalitatearen kaltetzea eta funtsezko ditugun zerbitzu publikoen suntsiketa pairatzen ari gara", salatu dute Berriozarko Mendialdea II ikastetxeko irakasleak. Eraso bide honetan azkena eta "benetan larria", Wert Hezkuntza Ministroak inposatu nahi duen LOMCE aurreproiektua dela diote.
Hau horrela izanik Berriozarko Mendialdea II ikastetxeko irakasleak mobilizazio berri batekin hasi dira martxan, Ostiral Beltzak lelopean, ostiralero 8:50-tan kontzentrazioa burutuko dute eskolaren aurrean, goitik behera beltzez jantzita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada