2013/03/13

#Korrika, zuzenean Eguzki Irratian eta Ateak Irekin ostiral honetan

Datorren ostiralean, Korrika Iruñerrira iritsiko da, eta Eguzki Irratiak goizeko 12.30etatik aurrera jarraipen berezia egingo du uhinen bidez. Ateak Irekik twitter-ren bidez egingo du jarraipena #korrika hastag erabiliz.





Martxoak 15, ortzirala, goizeko 12.30etatik aurrera, Eguzki Irratiak zuzenean eskeiniko du Korrika 18. edizioaren lasterketa Iruñerriko ibilbidea. Errepikapena larunbatean, martxoak 16, goizeko 11etatik aurrera eskeiniko dute.

Saioan parte hartzeko 948 22 0758 telefonora deitu daiteke, edota 645 44 24 20 wassaparen bidez. Entzuteko, 107 FM edo www.eguzki.net.

Bestealdetik, Ateak Irekik twitter-ren bidezko jarraipena egingo du. Eta horretarako #Korrika hastag erabiltzea proposatzen dizuegu. Igo zuen argazkiak, bideoak edo iruzkizunak eta gure webgunean ikusiko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada