2013/03/12

Ines Del Rio askatasunaren aldeko este bi deialdi debekatu dituzte Nafarroan

Gares eta Arbizun Martxoaren 20rako deitutako kontzentrazioak dira debekatu dituztenak.

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen delegatuak 197/2006 doktrinaren aurkako beste bi mobilizazio debekatu ditu. Atzokoan, larunbat honetan Tafallan egitekoa den manifestazioa eta martxoaren 20an Iruñean egin beharreko ekimenen debekua jaso zen, eta gaurkoan martxoaren 20an baita Arbizun eta Garesen deitutako protesten debekuak heldu dira. "Eskubide urraketa honen aurrean Herrira mugimenduak helegiteak aurkeztu ditu eta mobilizazioak bere horretan mantentzen ditu. Horrekin batera, eragile ezberdinekin harremanetan jarri gara egoera honi aurre egin ahal izateko", adierazi du presoen eskubideen aldeko mugimenduak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada