2013/03/04

Epaiketa berri bat Iosu Uribetxeberria-ren askatasuna aldarrikatzeagatik

Sei lagun epaituko dituzte Iruñean, Josu Uribetxeberriaren aldeko askatasuna eskatzeko ekintza baketsu batean parte hartzeagatik.

Epaiketa heldu den martxoaren 5ean eginen da, Nafarroako Probintzia Entzutegian, baina oraindik ez da ezagutzen ez zer leporatzen zaie ezta zein den fiskalaren akusazioa ere.


Gertakariak 2012ko abuztuaren 20koak dira. Sei lagun PPk Iruñean duen egoitzaren fatxadako erlaitzera igo ziren gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatzeko. Josu Uribetxeberriaren egoera salatzeko ekintza baketsua izan zen, presoak bi aste baitzeraman gose greban Gobernua bihotz-gogorkeriaz haren askatasuna atzeratzen ari zen bitartean.

Ekintzan parte hartutako sei lagunak nafarrak dira, preso izandakoak denak: Joseba Etxezarreta, Ibon Esteban, Gorka Diez de Ulzurrun, Maider Caminos, Iker Aristu eta Mikel Ziaurriz.

Herrira-ren ustez, delitua da gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelan mantentzea. Eta ez da inondik inora delitua Gobernuari giza eskubideak errespeta ditzala modu baketsuan eskatzea.

Horregatik, sei lagun horiei elkartasuna adierazteko elkarretaratze batera deitzen diegu herritarrei. Bertan, gaixo dauden hamahiru presoen askatasuna eskatuko dugu berriz. Elkarretaratzea martxoaren 5ean izanen da, 12etan, Nafarroako Probintzia Entzutegiaren aurrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada