2013/03/14

#DoktrinariEz Tafallan eta Iruñean debekaturiko manifestazioak legalak dira azkenean

Ines Askatu! Nafarroako Auzitegiak baimendu ditu Tafallan larunbata honetan eta datorren martxoaren 20an Iruñean egingo diren mobilizazioak.


Espainiako Gobernuak Nafarroan duen delegatuak 197/2006 doktrinaren aurkako mobilizazio batzuk debekatu zituen pasa den astean. Zehazki, larunbat honetan Tafallan egitekoa den manifestazioa eta martxoaren 20an, arratsaldean, Iruñean, Arbizun, Altsasun, Garesen eta Elizondon egin beharreko protestak.

Eskubide urraketa honen aurrean Herrira mugimenduak bi helegite aurkeztu zituen Nafarroako Auzitegi Nagusian (Tafalla eta Iruñeko debekuen aurrean), eta gaur jakin da auzitegiak arrazoia eman diola Herrira mugimenduari, manifestazio hauek baimentzen. Aldi berean, Espainiako administrazioak auzi honen kosteak ordaindu beharko ditu.

Herrirak herritarrei dei egiten die larunbat eguerdian Tafallara joateko, eta martxoaren 20an, asteazkena, Euskal Herri osoan arratsaldean antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko.

Bihar, alderdi, sindikatu eta gizarte eragileekin batera prentsaurreko bat egingo du Herrirak, mobilizazio hauen nondik norakoak azaltzeko eta herritarrei parte hartzeko deia luzatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada