2013/03/20

#DoktrinariEz Milaka pertsona kalera atera ziren Euskal Herri osoan Ines Del Rio eta Doktrina aplikatu dieten gainontzeko preso politiko guztien askatasunaren alde

Estrasburgon Espainiako gobernuaren errekurtsoa aztertzen zen bitartean, Euskal Herrian zehar milaka lagun kalera atera ziren Doktrina bertan behera uztea exijituz.  


Goizean, Estrasburgon burututako saioarekin koinzidituz, ekimen ugari izan dira Herrirak edo sindikatuek deituta. Arratsaldez, milaka pertsona atera dira kalera Euskal Herriko txoko gehienetan 197/2006 doktrinaren amaiera, Ines del Rio eta neurri krudel hau aplikatuta duten beste gainontzeko euskal preso politikoen askatasuna eta bakea eta konponbideari aukera bat emateko eskatuz.

Hona hemen parte hartze datuak:  Donostian, Juan Karlos Izagirre alkatea zegoen bildutako 600 lagunen artean. Eta Legazpin (450), eskualdeko zenbait herritako alkatek bat egin zuten. Santurtzin 82 auzokide bildu ziren, eta gero Rikardo Prieto preso ohiak eta Iñaki Goioaga abokatuak hitzaldia eman zuten. 65 lagun elkartu zen Trintxerpen, 50 Pasai Antxon, 30 San Pedron, 30 Garesen, 163 Oñatin, 153 Azpeitian, 47 Lesakan, 60 Mutrikun, 75 Laudion, 30 Uharten, 35 Irurtzunen, 11 Sondikan, 45 Lizarran, 15 Urdulizen, 38 Bakion, 50 Zaldibian, 65 goizean eta 40 arratsaldean Amurrion… Nabarmentzekoa da Lekunberrin egun osoko protesta egin zutela, 10.00etatik hasi eta 19.00ak arte, ehun lagun inguruk parte hartu zutelarik.

Iruñean, Udaletxe Plaza 500 lagunek hartu zuten. Aurretik, Barañaindik abiatu zen talde bat eta auzoz auzo ibili ostean erdigunera eraman zuen protesta. Goizean, LAB sindikatuak Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean bildu zen, eta Tafallan gauza bera egin zuen sindikatu abertzaleak. Bilbon burrunba egitea erabaki zuten 1.500 pertsona inguruk. Eta 800 izan ziren Gasteizen bildutakoak.

Azpeitian, eguerdian 100 ikasle inguruk egin zuten doktrinaren aurkako bilkura. Irudimentsua izan zen Otxandioko ekimena: hamar minutuz argiak itzali zituzten eta ondoren giza-katea egin zuten 115 auzokidek. Beste toki batzuk aipatzeagatik, elkarretaratzeak izan ziren Deban (55 parte hartzaile), Altsasun (70), Algortan (110), Agurainen (62), Sopelan (50), Gatikan (12), Usansolon (29), Plentzian (43), Zamudion (25), Larrabetzun (63), Derion (20), Arrigorriaga (50), Irunen (45), Balmasedan (25), Diman (30), Muxikan (150), Gernikan (100), Ordizian (55), Lazkaon (40), Legorretan (38), Arrasaten (200), Hernanin (300), Oiartzunen (250), Arbizun (103), Elizondon (45), Tuteran (21), Leitzan (50), Tafallan (50), Errenterian (150), Astigarragan (50), Elgoibarren (40), Tolosan (275), Bergaran (250), Legution (30), Ondarroan (200), Garesen (32), Oñatin (120), Alonsotegin (35) edo Sopelan (50),.


2 comentarios:

  1. Es importante movilizarse para la derogación de la Doctrina. Alguien sabe si la sentencia se producirá en el transcurso de la tarde o más hacia esta noche. Si ya se sabe el sentido del fallo estas concentraciones podrían ser o de protesta o de celebración.

    ResponderEliminar
  2. El fallo no se va a conocer ni hoy ni mañana. Seguramente tardará varios meses, incluso tienen hasta un año de plazo para emitir la sentencia definitiva.

    ResponderEliminar