2013/03/21

#CAN El Gran Golpe, lanean ari gara

El Gran Golpe: lanean ari gara Ateak Ireki-k "¿Quién se ha llevado los dineros?" trilogiaren bigarren atalarekin ari da lanean. "El Gran Golpe" izenburua izango du dokumentalak, eta CAN auziaren inguruan arituko da. Yolanda Barcinak egun hauetan erakutsi duen irribarrea kentzea dugu asmoa.



Lanean ari gara, eta laister dokumental berri honen inguruan gauza geihago kontatuko ditugu. Baina iruditu zaigu garrantzitsua zela iragartzea zertan ari garen, bereziki egun hauetan, Yolanda Barcina UPNko presidentea berretsi dute honetan. Dirudienez, UPNko militantziaren erdiak ez du ikusten ezta entzuten ere Nafarroa osoak esaten eta pentsatzen duena: Barcina eta UPNko garaiak agortu direla, eta aldaketa bat behar dela. Irribartsu agertu zen Yolanda pasa den igandean, irabazi zuenean. Bestea, Alberto Catalanek, negar egiten zuen.
Gure helburua da CAN auzian gertatu den guztia Nafarroako jendarteari jakitera ematea, beti ere, modu didaktiko eta ulergarrian. Eta asmoa dugu Barcinari irribarrea ezabatzea, eta Alberto Catalanek egin zuen bezala, bera ere negar egiten ikustea. Lortuko dugu? Auskalo, baina saiatzea polita eta dibertigarria izango da, eta merezi du. Lagunduko diguzue? Laister jakitera emango dugu nola.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada