2013/03/16

[Bideoa] Gaur Tafallara joateko deia egin dute, euskal presoen eskubideen defentsan

Maider Caminos eta Jon Garay, Herrira mugimenduko kideak, eta zenbait alderdi, sindikatu eta eragile sozialen ordezkariak Iruñeko Gobernu ordezkaritzan elkartu dira, Ines del Rioren eta zigorra betea duten 71 euskal preso politikoen egoera salatzeko. Eta dei berezia egin dute gaurko manifestaziora joateko. Tafallan izanen da, eguerdiko 12etan, udaletxe plazan hasita. Eta datorren martxoaren 20ko mobilizazioetarako deia egin dute.




Angel Figueroaren heriotza ere gogoratu dute. Lehenbizi, elkartasuna adierazi diete familiari eta maite zuten guztiei, baita haren heriotzagatik une honetan sufritzen ari diren guztiei ere. Bestetik, euskal preso politikoei aplikatzen ari zaizkien salbuespeneko neurriei bukaera emateko eskatu dute, politika horiek giza eskubideak urratzen dituztelako, sufrimenduaren iturri direlako, eta heriotzak eragiten dituelako, jakin berri dugun hau, esaterako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada