2013/03/21

[Bideoa] Gaur zabalduko da Kalekalde gazte lokala

Arratsaldeko 20etan inauguratuko da eta luntx bat eskeiniko da. Larunbatean, berriz, egitarau oparoa prestatu dute lokal berri honi ongi etorria emateko.





Kalekalde Iruñeko Alde Zaharrean, Kaldereria 28, kokatuta dagoen lokala da. Alde Zaharreko eta Iruñerriko hainbat gazte eta kolektibok bultzatutako proiektua, hain zuzen ere.

"Gazteri errebelde, euskaldun eta inkonformistari irekita dagoen espazio xumea da. Bertan, lan egiteko, harremantzeko eta ideien kontrabandoan aritzeko aukera izanen delarik", aipatu dute Kalekalde proiektuaren bultzatzaileak. Norbanako eta kolektiboz osatutako asanblada batek kudeatzen du Kalekalde, eta behin obra erreforma bukatuta, Alde Zaharra gazteberritzen hasiko da udaberriko ekinozioarekin batera.

Alokatutako lokala izan arren, autogestioa eta asanblearismoa proiektuaren filosofiaren oinarrian daude. Helburua, sorkuntza eta irudimena lantzeaz gain, balio kooperatiboetan oinarrituako kapitalismoaren alternatibak saiatu zein garatzea izango dela azpimarratzen dute.

Alde Zaharreko eta Iruñerriko Herri Mugiemenduarekin elkarlanean aritzeko asmoa dauka Kalekaldek, "udaberri berria loratzeko behingoz gure metropoli txikian".

Larunbateko egitaraua
Esan bezala, lokala gaur arratsaldeko 20etan inauguratuko da, baina larunbaterako hainbat ekimen prestatu dituzte. Goizeko 11etatik aurrera lokala bisitatzeko aukera izango da, eta sagardo dastaketa, batukada, txistorrada eta erakusketa bat ikusteko aukera ere. 13etan Gazte Danbadaren aurkezpena egingo da, eta ondoren bazkaria izango da. Txartelak Herrikon hartu daitezke. 16etan Raperoak ( Satelite ( Kasu!), Iosu (RPV) eta Mr Fru ( Goienetxe anaiak) eta DJ Bigu arituko dira. Gero murrizketen aurkako manifestaziora joateko deia egiten dute eta egunarekin ongi bukatzeko kontzertuak izango dira Atarrabian IGAk antolatuta.

1 comentario:

  1. Oso ona bideoa!! jajaja!!
    Estais como una regadera!!

    ResponderEliminar