2013/03/29

Aurtengo Askapenaren brigadetara joateko izena emateko epea martxoaren 31 amaituko da

Askapena_brigadak_2013Askapenak antolaturiko bigradek aurten Argentina, Uruguay, Venezuela, Bolivia, Palestian eta Sahara bisitatuko dute.


Brigadak joan etorriko internazionalismoa bultzatzeko lan tresna politikoak dira. Hain zuzen, Euskal Herri langile antolatua beste herrien esperientziez aberastuz eta aldi berean gure herri borrokaren berri emanez. Zentzu honetan, gure herriak bezala, inperialismo-kapitalismoari men egiten ez dioten herrien borroka esperientzi trukea oso da funtsezkoa.

2013an beste behin ere, Herri Boterearen adierazgarri garrantzitsuak diren prozesu, herri, auzo edo lantegietako esperientziak ezagutzeko aukera izanen da Askapenaren eskutik: Argentina, Uruguay, Venezuela, Bolivian.

Bestetik, brigadetan izena emango dutenek lehen eskutik ezagutuko dute estatuen errepresio gordinari erantzunez erresistentzia desberdinen esperientzia eta ezaugarriak Palestina edo Saharar lurralde okupatuetan.

Izena emateko: brigadak@askapena.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada