2013/03/14

Anjel Figeroa preso gaixo algortarra hil da

Anjel Figeroa preso gaixo algortarra hil daGaixotasun larri bat zuen, eta horren ondorioz etxean ari zen zigorra betetzen. Herrirak "soluzioak" eskatzen ditu bakea eraikitzeko.

Angel Figeroa preso algortarra gaur hil da, etxean. Gaixotasun larria zuen, eta horren ondorioz etxean ari zen zigorra betetzen. Herrira eta Etxerat elkarteak heriotza konfirmatu dute, eta bere sendiari euren doluminak helarazi dizkiote.

Figueroa Algortan jaio zen eta 2008ko azaroaren 12tik zegoen etxean gaixotasun larri eta sendaezin baten ondorioz. Langraizko espetxetik atera zen, zigorra etxean betetzen hasteko.


Herrirak "soluzioak" eskatzen ditu bakea eraikitzeko
Pairatzen zuen epilepsia larriaren ondorioz espetxeratze arinduan zegoen Angel Figueroa. Honen aurrean Herrirak "doluminak eta besarkada sentikorra" helarazi nahi izan dizkio bere senide eta ingurune afektibo osoari. Herriraren aburuz, "gaixotasun larriak dituzten presoak aske egon behar dute, euren gaitzak inolako trabarik gabe era duin eta egoki batetan tratatuak izan daitezen".

"Angel Figueroaren kasuak era ezin gordinagoan islatzen du espetxe politika anker honen salbuespeneko neurrien ondorio larriak. Izan ere, bere gaixotasunaz gain, gogoratu beharra dago 1997ko martxoaren 14an bere amama zen Antxoni Fernandez Alcala-Mecoko espetxera bidean izandako istripu batetan hil zela baita", gogoratu du Herrirak.

"Euskal jendarteak, bere osotasunean, gehiegi sufritu du eta garaia da giza eskubideen urraketa eta espetxe politikak eragindako mina eta sofrikarioarekin amaitzeko. Euskal jendarteak ez du gatazka politikoaren ondoriozko hildako gehiagorik nahi, soluzioak eskatzen ditu eta bakea eraiki ahal izatea desiratzen du. Berau, erronka kolektiboa da eta bide horretan ezinbestekoa izango da euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko neurri eta espetxe politikarekin amaitzea", esan du Herrirak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada