2013/02/25

Lizarrako gazte bat epaituko dute "euskaraz hitz egiteagatik" goardia zibilaren aurrean

Espetxe zigorra jaso dezake gazte batek salatu du "etengabeko jazarpena" sufritu duela goardia zibilaren aurrean euskaraz hitz egiteagatik.

Gertaerak 2012 martxoaren 26an eman ziren Lizarrako Alde Zaharrean. Goardia Zibilaren kotxe bat geldirik zegoen Katxetas jatetxe ondoko plazatxoan. 7 gazte identifikatzen eta arakatzen ari ziren goardia zibilak.
Epaituko duten gaztea lekura iritsi zen eta lagun bati euskaraz galdetu zion: “zer gertatzen da? zergatik zaituztete horrela?”.
Goardia bat euskara entzutean amorru biziz gazteari begiratu eta harengana bideratu zen. Modu oldarkorrean “pero tú qué le has dicho, ¡tradúcemelo!”, gazteak erantzun, “tranquilo, solamente le preguntaba a ver qué pasaba”, eta Guardiak aurpegiratu “¡que no, que traduzcas!” eta segidan “¡identifícate!”.
“Asaldatua, erasotua, urduri, oihuka... nik uste euskara entzutean, gazte bat ikustean berez momentu horretan zeukan urduritasuna-haserrea piztu zitzaiola”, esaten du Lizarrako gazteak.


Identifikatzeko eskatzean, gazteak NAN-a eman zion eta agiria irakurtzean polizia “bazilatzen” hasi zen bere izen euskalduna zela eta. Gazteak ez zuen ongi hartu trufaka aritzea eta orduan “bueno, ya me he identificado, estás haciendo bromas con mi nombre, si ya hemos terminado me voy” eta aldentzen hasi zen. Momentu horretan goardia zibilak bultzaka hasi zitzaion aldapan bera polizi kotxea zuten lekura.

Bultzaka zegoen bitartean gaztea polizia lasaitzen saiatu zen, “tranquilo, vamos a hablar que pasa ...”, eta kaleko jendea, gazteak, tabernariren bat ... hurbiltzen ari ziren eta guardia gero eta urduriago zegoen. Poliziak borra luzagarri batekin kolpatu zuen gaztea gerrietan.

Goardia zibila ohartu zen gazte bat mugigarriarekin bideoa grabatzen ari zela eta ziztu bizian kotxetik atera zen; irteten ari zela erori egin zen eta mina hartu zuen, ondotik gaztea behartu zuen grabatutako ezabatzera.

Gazteari autoritateari eraso egitea eta erresistentzia larria leporatzen diote. Epaiketa Nafarroako Probintzia Auzitegian burutuko da otsailaren 27an, goizeko 10:30ean. Lizarratik eta elkartasuna adierazteko epaitegietara joateko deia zabaldu dute. Gainera, salatu dute epaituko duten gazteak "etengabeko jazarpena" sufritu duela. “Aurten lanetik atera eta bitan gelditu ninduen goardia zibilak”. Beste behin etxe atarian, eta Kataluniako lagun batzuk bisitan etorri zirenean etxeko atarian hartu zituen goardia zibilak eta erran zien “decirle que le estoy siguiendo todos sus pasos”.

Ez da kasu isolatua
Gazte honen kasua eskualdean "ez dela isolatua" salatu dute Lizarraldeko gazteek. "Euskal gazteriak pairatzen duen egoera errepresiboaren beste adibide bat baino ez da. Eskualdean gazteriak jomugan izan dituzten muntaiak askotarikoak izan dira, baina azkenean herri mobilizazioak prozesuok baldintzatu eta gazteen kontrako erasoak gelditu izan dituzte. Beraz bidea argia da, elkartasunaren eta borrokaren bidez gure gazteria desaktibatzeko daramaten estrategiari harresiak jarriz, herri honetako gazteri borrokalariaren eskubide politiko eta zibilen bermea lortuko dugu", azpimarratzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada