2013/02/21

#Korrika18: Gaur Tuteran "Balitzen Hioa" antzezlana izango da, eta Lizarran ostiralean "Euskalduna naiz eta arraro nago"

Balitzen Hioa antzezlana Martxoaren 14tik 24ra Korrika 18 izanen da. Korrika heldu baino lehen, Korrika kulturala antolatu ohi da eta aurten otsailaren 20tik martxoaren 18ra izanen da. Gaur osteguna, arratsaldeko 20:00etan Tuterako Castel Ruiz kultur etxean egingo da "Balitzen Hioa" antzezlana.
Beste aldetik, Lizarran ostiralean arratsaldeko 20:00etan Korrika kulturalaren baitan eta Lizarrako Gazte Asanbladak antolatuta “Euskalduna naiz eta arraro nago” bakarrizketa saioa izango dugu.


Barry Manley “Barry Barrez” eta Aitor Txarterina “Baltziskueta” hiruna bakarrizketa saio eskaintzen dizkigute Euskal Herrian Euskarazen eskutik. Umorea oinarri, euskaldun izatearen eta euskaldun jokatzearen ondorioen gainean arituko dira bi antzezleak. Horretarako, Euskaraz Bizitzearen esperientzia kontatzen dute bi umoregileek ordu beteko saio honetan.
Saioaren ondoren, askaritxoa izango dugu pinupe gaztetxean bakarrizketa ikustera etorri diren guztientzako.

 
ENAN_bakarrizketa_Lizarra

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada