2013/02/20

[Bideoa] Iturramako gazte bat epaituko dute ekintza baketsu bat egiteagatik ilegalizazioen aurka

Aritz Azkonari 2 urte eta erdi eskatzen diote Segi erakundearen ilegalizazioaren aurkako 2007an buruturiko protesta batean parte hartzeagatik. Berarekin batera, 5 gazte gehiago epaituko dituzte bihar osteguna Donostian. Ostegunean 20:00tan, Eskirotz-Iturrama kaleen bidegurutzean, kontzentrazio bat egingo da.


Topatu.info-k auziperatu batzuei egindako elkarrizketa.

Datorren otsailaren 21ean, 5 euskal gazte epaituak izango dira Donostian, 2007garren urtean euskal gazteriaren kriminalizazioa salatzeko A8 autobidean egindako desobedientzia ekintza batean parte hartzeagatik. Horien artean aurkitzen da Iturramako bizilaguna den Aritz Azkona gaztea. Espetxe zigor eskaera 2 urte terdikoa da.

Iturramako Ezker Abertzaleak prentsa ohar baten bidez epaiketa berri ha salatu dute, eta zabaltzen ari den prozesuaren "aurkako eraso zuzena" bezala jotzen dute. "Estatuek, oraindik orain, euskal gizartearen gehiengoaren borondateari muzin egin eta euren errepresio estrategia mantentzen dute. Gure ardura da estrategia horri elkarrekin aurre egin eta erabat antzua dela erakustea. Horrexegatik irmoki salatu nahi dugu epaiketa eta bidenabar gure elkartasun osoa helarazi nahi diegu epaituak izango diren gazteei, Aritzi bereziki".

Ezker Abertzalearen ustez, bizi dugun egoeran, "eskubide sozialen murrizketekin eta prozesu politikoaren oztopo saiakerekin, erabat zilegi eta beharrezkoa da desobedientzia. Desobedientziak konzientziak astintzeko balio du. Desobedientziak boteredunen zapalkuntzarizi aurre egiteko balio du, haien kontrolpetik at baitago. Desobedientzia herri honen errebeldiaren erakusgarria da. Desobedientzia herriaren eskubidea da. Hortaz, ez dugu desobedientziaren inolako kriminalizaziorik onartuko".

Epaiketaren egunean, ostegunean, arratsaldeko 20:00tan, Eskirotz-Iturrama kaleen bidegurutzean kontzentrazio bat egingo da .

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada