2013/02/21

Epaiketan parte ez hartzea deliberatu du Aritz Azkona eta beste auziperatu guztiak

epaiketarik ez! “Planto” egiteko erabakiaren berri eman dute 2007. urtean A8-a mozteagatik auziperatutako bost gazteek, Donostiako epaitegiaren aurrean hainbat herritarren babesarekin eginiko agerraldian. Adierazi dute inolako epaitegik ez duela euskal gazteria zigortu eta epaitzeko zilegitasunik, eta Euskal Herria eraikitzen jarraituko dutela azpimarratu dute. Epaiketara aurkeztu ez direnez, epaileak bost gazteak bilatu eta atxilotzeko agindua eman du hasiera batean. Halere, prozeduran akatsak izan direla eta, epaiketa atzeratzea erabaki dute. Horiek konpondu eta berriz ere epaiketara deitzeko zain geratu dira gazteak. Horien artean Iturramako Aritz Azkona gaztea dago.
Informazio geihago Topatu.info



Epaiketan parte ez hartzea deliberatu du Aritz Azkona eta beste auziperatu guztiak

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada