2013/02/07

Eleak martxan jarri du eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestu baten aldeko sinadura bilketa

Burlatako lau gazte, otsailaren 18, 19 eta 20an Auzitegi Nazionalean izango duten epaiketa eta egiteke daudenak ere direla eta, eskubide zibil eta politikoen alde eta epaiketa politikoen aurkako manifestu bat egin du Eleak. "Gure helburua, ahalik eta atxikimendu gehien lortzea da, bai norbanako zein kolektibo, eragile etabar. Injustizia guzti hau gelditzeko asmoz", adieraz dute Eleak mugimendukoek. Atxikimendua emateko, idatzi email bat mugimenduanafarroa@gmail.com helbidera, bertan izen eta abizenak jarriz, langilea (mota), ikasle edo langabetua zaren, nondik idazten duzun, eta nahi baduzu, iruzkin bat egin.
Informazio geihago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada