2013/02/25

Ekozinemaldia Lizarran, martxoak 3 arte

Pasa den igandetik hasita, eta martxoak 3 bitartean Ekologistak Martxan-ek antolatuta beste hainbeste talde eta erakundeen laguntzaz 13 herri eta hirietan Ekozinemaldia prestatu dute. Lizarran, Ekologistak martxan-ek, Lizarrako Gazte Asanblada eta Begibistaren laguntzarekin hiru dokumental aukeratu dituzte munduko Zor ekologikoari buruzko filmak.


Asteazkenean (Ots.27) arratsaldaldeko 20:00etan la Bota peñan izango da. Bi filma egonen dira eta euskaraz izango dira. Filmen izenburua "Berandu baino lehen" eta "E.H ezkutuko zorra" dira. Ekozinemaldiarekin amaitzeko, (martxoak 3an) arratsaldeko 20:00etan Pinupe Gaztetxean “Somalia toxica” filma ikusiko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada