2013/02/16

#BiGutxiago: Mikel Olza eta Ugaitz Astiz preso nafarrak aske gelditu dira

Hurrengo orduetan Txantrea eta Donibanera iritsiko dira, eta lehenengo harrera egingo zaie.


Mikel Olza Barajas aireportuan, hantxe utzi du libre Frantziako Poliziak. Ondoan, Ugaitz Astiz, bigarrena eskuinetik hasita.



Ugaitz Astiz eta Mikel Olza euskal preso iruindarrak aske geratu dira gaur. Frantziar estatutik Madrilera eraman dituzte hegazkinez gaur, eta Barajaseko aireportura iritsi ostean, aske utzi dituzte.

Olza 13:00ak inguruan iritsi da Madrilera; Astiz, berriz, 17:00ak inguruan. Astiz eta Olza 2008an atxilotu zituzten, eta egun Astiz Fleuryko espetxean zegoen, eta Olza Fresnesen zegoen.

Madrilera iritsi direnerako senide eta lagunak zain zituzten bertan, eta beraz, jada Iruñeara bueltan dira dagoeneko, guztiak batera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada