2013/02/20

[Bideoa] Nafarroako ikasleek greba orokorra deitu dute martxoak 14an

Estatu espainolak inposaturiko LOMCE legearen aurka eta Hezkuntzan ematen ari diren murrizketa guztiak salatzeko hainbat mobilizazio antolatu dituzte. Egungo arduradun politikoen dimisioa ere exijitzen dute.


Azken urteetako krisi globalizatua dela eta, Espainako estatuan egitura aldaketak ematen ari dira ; lan erreforma, pentsioen erreforma, jubilatze adinaren atzeratzea, erretiroa hartzeko baldintzak gogortzea, zerbitzu publikoen pribatizatzea, murrizketak… Ikasle Abertzaleak sindikatuaren ustez, neurri hauen norabidea argia da, "sistemaren bizirautea dute helburu bakarra, klase sozialen arteko bereizketa nabarmenduz, gutxi batzuen mesedetan alegia."

Horri gehitu nahi diote Espainar estatuak "ofentsiba identitario eta zentralizatzailea" aurrera eramaten ari dela. Horren adibide gisa, azkeneko denboraldi honetan egituraketa autonomikoaren baitan irekitako eztabaidak. Baita, Wert hezkuntza ministroaren hitzak ikasleak espainolizatu beharraren inguruan. "Honekin,argi utzi digute gizartearen homogenizazioa besterik ez dutela nahi; kultur, hizkuntz eta ohitura aniztasunaren aberastasuna alde batera utziz. Inposizio hauen aurrean, ikasleok, gure inguruneari egokituz, burujabetza indibidual zein kolektiboa bermatuko duen eredua eraikiko dugu. Aurrekoa ideiarekin lotuta, merkatuen-estatuaren logikaren baitan,hezkuntza eredu zehatz bat inposatu nahi digute", salatu du Ikasle Abertzaleak.

Ikasketa ez unibertsitarioetan,inoiz baino "akritikoagoa eta isilagoa" dela salatu dute ere. "Batzartze zein grebarako eskubidea ukatzeko nahian" dabiltzatela ere salatu dute. "LOMCE legearen inposaketarekin, besteak beste, genero bereizkeria, zuzendaritzaren botere handitzea, hezkuntza komunitatearen parte hartzea murriztea, bereizkeria eta klazismoa ahalbidetzea, hizkuntza koofizialak baztertzea, batxilergo adarrak murriztea ... dute helburu. Orain arteko eredu osoa birmoldatu nahi dute lanbide heziketa indartuz eta unibertsitateko ikasle kopurua murriztuz, horretarako, hezkuntza fase bakoitzaren bukaeran azterketa bati aurre egitera behartu nahi gaituzte" dio Ikasle Abertzaleak.

Bestetik, Nafarroako unibertsitate publikoan dagoen egoera ekarri dute gogora. "Alde batetik, matrikulazio tasek, nabarmenki egin dute gora eta horren ondorioz zenbait ikaslek, beraien ikasketak utzi behar izan dituzte matrikulazio prezio altu horiei aurre egin ezinik. Bestetik, “Estrategia de Universidad 2015” akordioa daukagu, enpresa pribatuek unibertsitatearen kudeaketan parte hartu ahal izango dute eta baita kudeaketaz jabetu ere, ikasgai desberdinak beraien eremuetara eramanez, merkatuan behar diren karrerak eskainiz", azpimarratzen du IAk. Ikasle Abertzaleak esan du ez duela onartuko "hezkuntza sistema merkatuaren legeen baitan kudeatua izatea ikasleak bezeroak hutsak bagina bezala", eta azpimarratzen dute Hezkuntza "herritik herriarentzat" eraikia egon behar duela, "pertsonen eta ingurunearen beharretara egokitua".

Madrilgo zein Nafarroako gobernuen erreformen helburuak "gizartearen txirotzea eta eskubideen deuseztatzea" direla uste du IAk, "enpresari dirudunek eta politikariek euren poltsikoak diruz betetzen duten bitartean".
Horrexagati uste dute inoiz baino garrantzitsuagoa dela ikasleria zein langileria borrokara batzea. "Espainiako egitura politiko zein juridiko guztiak merkatuen eta politikarien interes ekonomikoei soilik erantzuten dietelako; dirudunen amnistia fiskala, bankuei 60.000.000.000 €ko erreskatea gauzatzea, politikari ustelen ez espetxeratzea, lan merkatuaren liberalizazioa... herri xumeek Osasun, Hezkuntza eta Gizarte zerbitzuetan etengabeko murrizketak pairatzen dituen bitartean. Hau guztia gutxi balitz, Nafarroako gobernuak Yolanda Barcinaren agindupean , herrialdeko egoera sozio-ekonomikoa hondamendira eramaten ari du: 55.000 langabetu baino gehiago, %40 ko gazte langabezi tasa, CAN-eko diru hustutsea, Donapeako expolioa, murrizketa ekonomikoak, makro infraestrukturen eraikuntza (AHT, Navarra arena, Los Arcosekoseko zirkuitoa..) eta ez dugu ahaztu behar zerbitzu publikoen pribatizazioa".

Arrazoi hauen aurrean eta "egoera kezkagarri" hau salatzeko, Ikasle Abertzaleak taldearen ustez "Euskal Herriak, herri subiranotasuna eskuratzeko beharra dauka". Horretarako, ezin bestekoa jotzen dute Nafarroako egungo agintari politikoei dimisioa eskatzea, "hauen kudeaketa txarrarengatik eta Espainiako inposizioei men egiteagatik".

"Wert, Iribasen eta Lafuenteren hezkuntza arduradunen dimisioa" esaktzen du IAk, "merkatuen interesak defendatzeagatik, kalitatezko hezkuntza publiko, inklusibo, anitza eta parte hartzailearen baten aurrean", eta Nafarroako gobernuaren "kanporatzea, ustelkeria, zorpetze eta murrizketen ordezkariak besterik ez direlako".

Nafarroako Ikasle Abertzaleak ikasleriari deia egin dio "modu aktiboan" hurrengo mobilizazioetan parte hartzera:

- Martxoaren 4tik 8ra burutuko diren ekimen astean.
- Martxoaren 7an ikastetxeen mobilizazio egunean.
- Martxoak 14 Nafarroako ikasle greba orokorrean eta 12:30tan Antoniutitik aterako den manifestazioan parte hartzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada