2013/02/03

[Bideoa] #AurtenBai: Sanferminetan gune herrikoia lortzeko kanpaina martxan jarri du Gora Iruñeak

"Herri Sanferminak ospatzera goaz. Aurten gune herrikoia izanen dugu Sanferminetan. 2012an argi geratu baitzen Iruñeko hiritarren nahia zein den." Hori dio Gora Iruñeak, "bestelako jai eredu bat nahi eta behar" duela Iruñeko jendarteak eta hori aurtengo Sanferminetan gauzatuko dela uste du, "Iruñeko bihotzean, uztailaren 6tik 14ra, Iruñeak merezi duen jai gune herrikoi, parekide eta euskaldun" bat izango duela eta horretan ospatuko dira jai herrikoiak. "Aurten bai! Gune herrikoia izanen dugu Sanferminetan".

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada