2013/02/25

Beñat Atorrasagasti aske utzi dute epaiketaren zain

Lesakako preso politikoa Eskozian atxilotu zuten eta ondoren Frantziara eraman zuten. Orain epaiketaren zain aske utzi dute. Martxoaren 25an epaituko dute Parisko Auzitegian.


Marxoaren 25ean egingo den epaiketa bitarte, baldintzapeko askatasuna eman dio Parisko Auzitegiak Beñat Atorrasagastiri. Gainera, ez du inolako zaintza judizialik izango.

Atorrasagasti Edinburgon atxilotu zuten 2012ko uztailaren 13an eta urte honetako urtarrilaren 30ean estradiatu zuten Estatu frantsesera. Epaileak Edinburgora itzultzeko baimena eman dio, martxoaren 25an epaiketara itzuliko den bermearekin. Osterantzean, hasierako zigorra ezarriko diotela mehatxu egin dio.
 Fiskalak ere ez du Atorrasagasti aske uztearen aurka egin, nahiz eta inolako kontrol judizialik ezaiola ezarriko eta kexu agertu da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada