2013/02/26

[Argazki Galeria] Antsoain: Errepresioaren aurkako ekimen berri bat aurkeztu dute epaiketa ezberdinen atarian

Antsoainen kontzentrazioa epaiketen aurka"Paremos la represión, Proiektu politiko guztiak Aurrera" ekimena aurkeztu da gaur Antsoainen. Herri honetan 14 bizilagun daude epaiketaren zain, guztira 67 urteko kartzela eskaera dutela. Bestetik, 120.000 euroko zorra dagoela fidantza eta isunen artean.
Herri mailan errepresioaren balantzea egingo duen txosten bat prestatzen ari da, herritarren artean eta herriko eragilei aurkeztu eta hainbat ekimen eta konpromiso adostu asmoz.
Datozen hitzorduak ere aurreratu dira. Martxoaren 5ean herriko bi bizilagunek epaiketa izango dutela Iosu Uribetxebarriaren aldeko ekimen bat egiteagatik eta egunean bertan epaitegiaren aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin da.
Bestetik, martxoaren 14an herriko beste bizilagun bat epaituko dute greba orokorrean parte hartzeagatik. Maiatzaren 7an ere herriko beste bizilagun bat Auzitegi Nazionalean epaituko dute.
Deialdi guzti hauei begira erantzun eta ekimen ezberdinak antolatuko direla iragarri da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada