2013/02/27

9 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen diote Lizarran "euskaraz hitz egiteagatik" auziperatuariko gazteari

Fiskalak deliturik ez duela ikusten adieraz du, eta hutsegite bat besterik ez dela esan du.

Sin título
Foruzaingoak Lizarrati epaiketara joandako gazte batzuk identifikatu ditu.


Topatu.info-ren bidez
Ekhiotz Prieto Lizarrako gazteak epaiketa izan du Iruñeko Zigor Arloko lehen epaitegian. 2012 martxoan Guardia Zibilari euskaraz hitz egiteagatik autoritateari erresistentzia larria eta desobedientzia egozten zitzaion hasieran, 9 hilabeteko espetxe zigorra eskatuz gaztearentzat. Epaiketaren amaieran, ordea, fiskalak ondorioztatu du epaitutako gertaerak ez direla delitu, hutsegite baizik. Epaiaren zain dago orain Prieto, baina Arantza Izurdiaga abokatuak baikor hartu du fiskalaren jarrera.

Iazko martxoaren 26an Lizarrako Alde Zaharrean Guardia Zibila 7 gazte identifikatzen ari zen. Epaituko duten gaztea bertara heldu eta lagun bati honakoa galdetu zion euskaraz: “Zer gertatzen da? Zergatik zaituztete horrela?” Guardia zibilak euskara entzutean gazteari modu oldarkorrean esandakoa itzultzeko eskatu zion. Honek erantzun bazion ere poliziak identifikatzeko agindu zion.

Guardia zibila identifikatutakoaren izen euskalduna zela eta burlaka aritu zen eta gaztea bertatik urruntzen hasi zenean polizia bultzaka hasi zitzaion. Jendea bertaratzen hasi zen eta guardia zibilak “urduri” borrarekin kolpatu zuen gaztea.

Guardia zibila gertatutakoa mugikor batekin grabatzen ari zirela ohartu zen eta kotxetik ziztu bizian irteterakoan, lurrera erori zen. Mugikorrarekin ibili zen gaztea grabatutakoa ezabatzera behartu zuten.

Foruzaingoak identifikazioak egin ditu
Epaiketara Lizarraldeko 20 bat lagun hurbildu dira eta saioa bukatzean eta prentsa bertan zegoela probesturik 5 minutuko ekimena egin dute. Prentsarako "muntai polizialik ez! Gazte 1 gehiagorik ez!" zioen pankarta baten atzean jarri dira, argazkia egin zezatela.
Ondoren, foruzaingoaren birgada mobilaren furgoneta bat gerturatu da eta hainbat gazte identifikatu ditu, kontzenrazio ilegala egin dutela esanez eta txosten bat egingo zutela mehatxatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada