2013/01/25

Udaltzaingoak Mendillorrin egindako interbentzioa "justifikaezina" dela dio Bilduk

Gazteendako lokalen falta salatu du Bilduk eta Udaltzaingoaren ereduaren inguruko eztabaida bat exijitu dute.


Udaltzaingoak iragan ostiralean Mendillorriko Elorri Eskola Publikoan egindako interbentzio "onartezina" dela dio Bilduk, eta "justifikatu nahian" zabaldutako oharraren aurrean Bildu Iruñeak bere kezka agertu du. Bilduren esanetan, udaltzainek erabilitako formak "UPNren probetxurako erabilitako polizia politiko batek erabiltzen dituenak" dira, hain zuzen ere UPNren "ereduarekin bat egiten ez duten jendartearen sektore bat kriminalizatzeko, kasu honetan gazteria". Abertzaleen ustez errepresio bide hauek ez dira "hiritarren zerbitzura eta sektore gazteenekin hezkuntza lana koordinatzen duen poliziarekin inolako harremanik". Erabilitako errepresio bide horiek erabat "ezegokiak" direla azpimarratzen dute, eta gainera "azpiegitura desproportzionatua erabili" zutela salatu du Bilduk.

Bestalde, gazte batek polizia bati “Iruñean” bizi zela esatean poliziak gazteleraz erantzuteko exijitu izanak Udaltzaingoaren ereduari buruzko eztabaida sakona egin behar denaren ideia indartu besterik ez duela egiten dio Bilduk.

Azkenik, Mendillorriko gazteriak, gainerako auzoetan bezala, ez duela elkartzeko eta beren jarduerak burutzeko lokalik agerian utzi du Bilduk, eta "horren arrazoi bakarra alkate jaunak eta bere taldeak behar honi erantzun ez izana" dela salatu dute abertzaleek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada