2013/01/03

#U12Bilbora: Iruñeko taberna ezberdinek Urtarrilaren 4an ekimen ezberdinak antolatu dituzte

Iruñeko Alde Zaharreko tabernariek bat egin dute U12ko manifestazioarekin. Bihar, urtarrilaren 4an, degustazio bereziak eta musika emanaldiak antolatu dituzte Bilboko martxari deia egiteko.

Iruñeko tabernariak, U12Bilbora! Iruñeko Alde Zaharreko hainbat tabernariek bat egin dute urtarrilak 12 manifestazioarekin. Egun horretan, martxaren aldarrikapenekin beraien konpromezua azalduko dute modu ezberdinetan: pegatinak eramanez, musika kenduz edota tabernak itxiz. Modu berean, urtarrilaren 4an degustazioak eta musika emanaldiak antolatu dituzte taberna ezberdinetan, manifestazioari deia egiteko.




No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada