2013/01/04

#U12Bilbora: “Herrira noa” ekimen kulturala Berriozarrera helduko da igandean

Gernika, Gasteiz eta Villabonako saioen ongoren, Herrira Noa ekimen kulturala Berriozarrera helduko da igande honetan, urtarrilaren 6an. Hitzordua, 19:00tan Mendialdea ikastetxean, bertan euskal preso edo iheslariek espetxean edo deserrian idatzitako kantuei doinua jarriko diete euskal eszena musikaleko hainbat izen ezagunek. Sarrerak 6 euro balio du, eta lehiatilan salduko dira arratsaldeko 6etatik aurrera.


Gotzon Barandiaran EH Irratian.

Berriozarko ekitaldian parte hartuko dutenen artean Jexuxmai Lopetegi, Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida, Mikel Markez eta Arkaitz Miner, Eider Rodriguez, Ines Osinaga, Petti Lander Garro eta Katamalo daude. Saio hunkigarri eta bereziak izaten ari dira, errepikaezinak eta une gogoangarriak uzten dituztenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada