2013/01/30

[Bideo] Presoak: Ordiziatik atera eta Iruñara iritsi, eskubideen defentsan bidea egiten

Igerian, oinez, korrika... Ez, monozikloz joango da Jon Lekuona ordiziarra Ordiziatik Iruñeraino. 80 kilometro baino gehiago egingo ditu larunbat honetan, otsailaren 2an, gurpil baten gainean, euskal preso politikoen egoera salatzeko, eta bereziki dispertsioa amai dadila eskatzeko. 
Izan ere, horixe da 'Leku'ren nahia, egingo duen esfortzu fisiko eta psikologikoarekin, euskal presoen senideek bizi duten egoera irudikatzea. Gainera, erronka ez da hor amaituko, Ordiziatik euskal hiriburu guztietara joateko asmoa baitu aurrerago.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada