2013/01/06

Bortziriak: Preso eta iheslariekin elkartasunean mus txapelketa jokatu da

Informazioa eta argazkia www.ttipi.net .
Preso eta iheslariak etxera goiburupean Bortzirietako Herrirak antolatutako mus txapelketa jokatu da. Kanporaketak abenduaren 14an, ortziralarekin jokatu ziren Berako Errekalden eta Katakun, Lesakako Arranon eta Igantziko Biltokin, eta Ekaitza elkartean abenduaren 15ean, larunbatean. Denera 33 bikote aritu ziren. Finalak, berriz, Ekaitzan jokatu ziren abenduaren 16n, kanporaketetatik pasatutako zortzi bikoterekin. Final handian, Berako Bernard Errandoneak eta Asier Larrañagak irabazi zieten Arantzako Pottuneri eta Lesakako Zelsori. Hiru­garren postua Arantzako Jaime Iturria eta Juan Angel Lukanbiorentzat izan zen. Sariei dagokienez, txapeldunek 2 urdaiazpiko, 2 gazta eta 2 botila ardo irabazi dituzte eta txapeldun ordeek, 2 kiloko txuletak, 2 gazta eta 2 botila ardo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada