2013/01/26

[Bideo] Herrirak bere Bilgune Nazionala burutu du erronka berriei aurre egiteko

Herrira mugimenduak bere Bilgune Nazionala burutu du Ficoba-n, Irunen. Bertan, Herrirako kideak egindako lanaren balorazioa eta etorkizunean burutu beharreko ekimen inguruan aritu dira. Fran Baldak adierazpenak egin ditu komunikabideen aurrean.





Vídeo con declaraciones en castellano.

Herrira mugimenduak bere Bilgune Nazionala burutu du gaur goizean Ficoban, Irunen. Euskal Herriko osoko 200dik gora bilgunek osatuta dagoen mugimenduak 250 lagun baino gehiago elkartu ditu lehenbiziko urtearen balantzea egiteko, eta 2013. urterako helburuak eta plangintza finkatzeko.

Herrirak barne prozesu bati ekin zion duela aste batzuk. "Prozesua mugimenduaren egituratze-lanari buruz eta 2012. urteko balantzeari buruz herri guztietan egin diren bilerekin hasi zen. Bilera haien emaitza, orain eztabaidatzen ari garen ponentzia atera zen, eta ponentziari zuzenketa-proposamenak eta proposamenak egin zaizkio. Horiek denak gaur bozkatu dira", esan dute.

Herrira "mugimendu plural" bat bezala definitzen du bere burua, eta "parte-hartzea da gure ezaugarrietako bat", adierazi dute. Euren esanetan, gaurko ariketa ondoren "bizkorturik aterako gara egiteko dugun lanari begira".

Mugimenduaren hemendik aurrerako eginkizunak
Urtarrilaren 12ko mobilizazioa "inflexio puntu bat izan da" espetxe politikari bukaera eman ahal izateko, "eztabaida sortu baitu, eta, horrekin batera, adostasun eta mugimendu politiko eta instituzional berriak", azpimarratu du Herrirak.

Bilboko kaleetan euskal gizarteak "pauso inportantea" eman zuela uste du Herrirak, eta zentzu horretan ulertzen dute agerikoa dela "gizartearen agindua", eta orain agindu hori "betetzeko eta eskubideen urratzea bukatzeko pauso eraginkorrak" ematea da Herriraren zeregina. "Eta egiteko hori eragile politiko, sindikal eta sozial guztiena da, baita erakundeena ere", gehitu dute.

"Ederki frogatu da herritarren mobilizazioak eszenatoki berriak sortzen dituela. Eta gure mugimenduari dagokionez, hauxe da gure asmoa: giza eskubideen, gatazkaren konponbidearen eta bakearen pankartari aportazio eta konpromiso gehiago gehitzea. Horretarako, herritarrekin batean jarraitu behar dugu lanean, eragile politiko, sindikal eta sozialekin, eta, orain, hauxe da gure eginkizuna: Bilboko kaleetako indar eta ilusio hura herri, hiri eta auzo guztietara eramatea", esan du Herrirak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada