2012/12/24

#U12Bilbora: Babes zabala jaso du manifestazioak Baztanen

Baztango Herrirak hainbat talde eta norbanakoren atxikimenduak lortu ditu urtarrilak 12 Bilbon burutuko den manifestaziorako.

#U12Bilbora: Babes zabala jaso du manifestazioak Baztanen Baztango Herrira mugimenduak Bilbon burutuko den Herri mobilizazio Orokorrarekin bat egin eta baztandar guztiak mobilizazioan parte hartzera gonbidatu zituen. Atxikimendua eman duten hainbat eragilekin batera, prentsaurrekoa eskeini zuten. Hauek dira euren babesa agertu direnak: Baztan Rugby taldea, Baztandarren Biltzarra, Jo ala Jo, Bertso eskola, Fanfarrea, AEK, Ezker Abertzalea, Bildu, Izquierda- Ezkerrako zinegotziak, Baztango alkatea, Herri kiroletako lehendakari eta lehendakari ohia eta Lanbide eskola eta lekarozko ikasle eta irakasle batzuk.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada