2012/12/03

Sara Fernandez eta Karmele Solaguren gogoratzeko ekimenak kaleetan jarraitzen dute

Sara Fernandez 2003ko azaroaren 29an hil zen sakabanaketak eragindako kotxe istripu batean, eta Karmele Solaguren 2004ko abenduaren 6an hilda suertatu zen beste istripu batean Alcala Meco espetxetik bere semea bisitatzetik zetozenean. Hurrengo egunetan euren oroimenean eta sakabanaketa salatzeko eta behingoz bukatu dezala aldarrikatzeko ekimen ezberdinak burutuko dira. Azpimarratzekoa, abenduaren 14an Iruñean burutuko den manifestazioa eta asteazkena 5, arratsaldeko 19:00etan Barañaingo Udal plazan burutuko den kontzentrazioa.



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada