2012/12/11

Gaur, zuzenean, Ateak Irekik eskeiniko du "Euskal presoak eta giza eskubideak" izeneko mahaingurua

Donostian ospatuko den Euskal Presoak eta Giza Eskubideak izeneko mahaingurua zuzenean zabalduko du Ateak Irekik arratsaldeko 19etatik aurrera web gune honetan.

mahai ingurua DOKAN Giza eskubideen nazioarteko eguna dela eta, Herrirak, gaurko egunez, euskal preso politikoek bizi duten muturreko egoera gogora ekarri nahi du. "Giza eskubideen ukazioa egunerokoa da espetxeetan. Gaixotasun larriak dituztenak presoen egoera, sakabanaketa eta bizi osorako doktrina dira honen adibide argienak", azpimarratzen du Herrirak.

Giza eskubideen urraketa bake "egoera justu bati kontrajartzen zaion jarduera da" Herriraren ustez, eta zentzu honetan, eskubide hauen onartzeak "asko erraztuko luke konponbiderako eta bakerako bidea".

Egun honen kari, euskal preso politikoei dagozkien giza eskubideez aritzeko, mahaingurua antolatu du Herrirak, gaur, arratsaldeko 19:00etan Donostiako Doka aretoan. Bertan parte hartuko dute Aitziber Blanco Lokarriko kideak, Jon Garay Herrirako kideak, Paulo Agirrebaltzategi frantsizkotarrak eta Iratxe Urizar Giza Eskubideen Behatokiako kideak. Moderatzaile lanetan Naroa Iturri kazetaria arituko da. Ateak Irekik, beste hainbat web orriekin batera, zuzenean eskeiniko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada