2012/12/02

Presoak: Durangon egingo den LipDub Kolosala prestatzen jarraitzen du Herrirak

Abenduaren 8an izango da, Liburu eta Diskoaren Azokaren testuinguruan. 6.000 lagun elkartu nahi dituzte, "adin guztietako jendea" ekimena izango dela azpimarratu nahi dute.


Ibilbidea from Arkaitz Arza on Vimeo.




Urtarrilaren 12ko mobilizazioaren dinamikari lotuta abenduaren 8an Durangon egingo den Lipdubaren antolaketan batzorde zabal bat dabil azken asteetan lanean. Bertan izango da, besteen artean, Txan Magoa. Magia truku bat egingo du Txanek Lipdubaren baitan; baina ez da soilik Txan Magoaren ekarpena izango Durangon. Lipdub berezi hau parte hartzailea izatea eta jai giroan burutzea nahi dutenez, euskal jendarteko oso aurpegi ezagunak izango dira: Ines Osinaga, Alex Sardui, Xabi Solano, Xabier eta Miren Amuriza, Kirmen Uribe, Gontzal Mendibil, Francisco Letamendia "Ortzi", Mario Zubiaga, Rebeka Ubera, Maribi Ugarteburu, Pello Urizar, Amaia Agirresarobe, Alex Txikón, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Zuriñe Hidalgo, María Rivero eta beste hainbat pertsona eta talde. Antolatzaileek herriko hainbat elkarte eta herritarrekin bildu dira ere: “Era askotako jendea gonbidatu dugu parte hartzera. Hasieratik, gertutik, guztiok egon gara lanean. Ekimena herriarena dela ikustarazi nahi genuen”. Lipdubaz hausnartu du Jaiok: “Mobilizatzeko beste modu bat da, jolasaren bidez. Jolastuz eta dibertituz ere mobilizatu ahal delako”.

Peru Magdalena sortzailea Lipdubaren gidoia egiten ibili da, eta kulturgileekin harremanak izan ditu bertan parte hartzera gonbidatzeko. Bere ustez, Lipduba ekimen historikoa izango da: “Elkartasun leherketa kolosala izango da, barrearen eta negarraren ertzetan ibiliko den herri-emozio orgasmo bat”.

Durangon gaia komentatzen dela esaten du Rosi Aranburuk, eta entzun arte askok Lipduba zer den jakin ez duten arren, bere inguruko asko prest agertu direla parte hartzeko: “Mobilizatzeko eredu hau gozada bat da, ilusioa egiten dit”. Adierazi du adin guztietarako aproposa dela, eta helduak ere animatu ditu parte hartzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada