2012/12/19

“Nafarroan CAN-en aferarekin egin diguten lapurretarik handiena, etorkizuna lapurtzea izan da.”

Nafarroako Ezker Abertzaleak kontzentrazioak deitu ditu ortialerako CAN auzia salatzeko eta Nafarroan aldaketa soziala eta politikoa bultzatzeko.

“Nafarroan CAN-en aferarekin egin diguten lapurretarik handiena, etorkizuna lapurtzea izan da.”"Nafarroako ehun ekonomikoa eraikitzeko geneukan tresna finantziero nagusia lapurtu digute", adierazi du Ezker Abertzaleak CAN auzitaz hitz egiterakoan. CANen desagerpenaren atzean "motibazio politikoak" direla azpimarratu dute, izan ere "Hego Euskal Herriko gainerako hiru herrialdeekin batera kutxen Konfederazio propioa ekiditeko asmotan hartu dituzte erabaki guztiak".

Ezker Abertzalearen ustez "gertatu dena estaltzen jarraitzeko asmo osoa daukate", eta horretarako arreta gai konkretuetan zentratzen saiatzen ari direla, eta horren adibideak izango ziren "Cervera auzia" edota dietak. "Gainera orain, parlamentuko ikerketa batzordea berari ere balioa kentzen saiatzen ari dira", salatu Ezker Abertzaleak.

"30 urte hauetan frogatu digute beraien kudeaketa ustelkeriari lotuta dagoela, kargu publikoak beraien onura pribaturako erabiliz", eta horregatik aldaketa behar dela uste dute.

"Nafarroan aldaketa ezinbestekoa da, eta horretarako ustelkeria ikertu, zigortu eta konpromiso zehatzak behar dira berriz ere gerta ez dadin. Amejoramentuaren aroa bukatzen ari da, eta orain burujabetzari eta eraldaketa sozialari zabaldu behar dizkiogu ateak", gaineratzen du Ezker Abertzaleak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada