2012/12/17

Lizarra: Pinupe gaztetxean gabonetarako egitarau oparoa antolatu dute

EGUBERRIAK LizarranEguberriak heltzear dira eta urtero bezala Lizarrako Gazte Asanbladak hainbat ekintza antolatu ditu. Eguberri ez komertziala eta kritiko bat pasatu nahi eskero ez izan dudarik eta Pinupe Gaztetxera bertaratu. "Jai egunak direla eta hainbat festa antolatu ditugu. Lehendabizikoa Mundu amaieraren festa Abenduak 21ean izango da, eta besteak Gau Zaharrean (Ab31) eta Erregerik gabeko afarian (Ur5)".

Jaia bai borroka ere bai esaldiari kasu eginez, eguberrietan ere hainbat borrokak kaleratu behar dituguzte. Horretarako Lizarran eta Euskal Herrian egiten ari den Zukgua gazte prozesu eraldatzailearen hirugarren asanblada Pinupe gaztetxean Abenduak 23an izango da. Honekin bat eginez, Lizarraldeko gazte batek, bere izaera independentista eta borroka sozialagatik, Abenduak 19an Auzitegi Nazionalean epaiketa izango du, eta LI.G.A-tik deia eginen dute bai Madrilera jeisteko eta baita ere Lizarrako kaleetan mobilizatzeko.


Aurten ere, Euskal presoen aldeko elkartasuna lau haizetara zabalduko dute, bai Olentzero egunean, bai Azken Ostiraleko elkarretaratzean eta baita ere Urtarrilak 12an Bilbon egingo den Herri Mobilizazioan. Lizarratik Gazteon autobusa egun osorako aterako da eta Bilbora goizean joango dela.
Beste aldetik, Abenduak 26an, Pinupe gaztetxean Itziar Zigak idatzitako “Sexual herria” liburuaren aurkezpena izango da.
info+: http://lizarrakogaztetxea.wordpress.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada