2012/12/23

Jai Herrikoiak: 2013ko Jai Agenda aurkeztu du Gora Iruñea! ekimenak

Iruñean burutzen diren jai ekimen guztiak biltzen dituen herri Jai Agenda aurkeztu du Gora Iruñea!-k.





100 ekitalditik gora, ekitaldi anitzak, ezberdinak, herritar guztion gozamenerako, parte hartzerako dira guzti horiek. "Iruñean jai eta kultur arloan ari garen eragileok osatutako Jai Agenda da honakoa; Iruñeko Peñak, Jai Batzordeak, Dantza taldeak, euskalgintzako eragileak, mugimendu feminista,... Iruñean kolorez janzten dugun horien guztien Jai Agenda da", zehaztu du Gora Iruñea!-k. "Herritik herriarentzat" egindako ekitaldi andanaz osatutakoa ere badela azpimarratu dute. "Iruindarrok nahi dugun jai eredu herrikoi, parte hartzaile, parekide eta euskaldunean oinarrituta", hain zuzen ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada