2012/12/06

"Irri eta malkoak": presoen ama talde batek sakabanaketaren amaiera eskatu du Barañainen

Seme-alaba preso duten ama batzuek modu desberdina erabaki dute sakabanaketaren amaiera eskatzeko. Flashmob bat egin dute, “Irri eta malkoak” film musikalaren bertsio berezi bat, eta gure herri eta auzoetako plazetara eramanen dute. Urte mordoa daramate sakabanaketaren ondorioak jasaten, eta hori dute “aski da” esateko modua.


Azaroaren 29an, Sara Fernándezen heriotzaren urteurrenean, Takoneran estreinatu zuten. Horren bideoa asteartean zabaldu zen sare sozialetan, eta 48 ordutan ia 3.500 bisita izan ditu.
Eta gaur, abenduaren 6an, Karmele Solagurenen heriotzaren urteurrenean, Barañainen egin dute berriz, goizeko 12:00etan, udaletxe plazan. Eta emanaldi gehiago dituzte programaturik hilabete honetarako. Bitartean, dudarik gabe, osagai berriak gehitu, eta emanaldia hobetuko dute.

Sonrisas y lágrimas Barañain11
ARGAZKI GALERIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada