2012/12/05

#GazteZukgua: SAT eta SPCE-ko lagunak hitzaldi bat eskeiniko dute bihar Iruñean

Gazte erakunde berri bat sortzeko bidean, hamaika izan dira orain arte auzo eta herri ezberdinetan buruturiko ekimenak eta asanbladak. Bihar, abenduaren 6an, eguerdiko 12etan, LAB sindikatuaren egoitzaren, Andaluziako SATeko eta Herrialde katalanetako SPCE-ko kideekin batera, gaur egungo Estatu Espainoleko krisi estrukturalaren aurrean abiatu dituzten dinamiken berri izateko aukera izango dugu.



#GazteZukgua: SAT eta SPCE-ko lagunak hitzaldi bat eskeiniko dute bihar IruñeanGazte antolakunde berria sortzeko prozesua aurrera doa. Dagoeneko, Iruñerriko hamaika txoko ezberdinetan elkartu dira gazteak; eztabaidatu, elkarrengandik ikasi, hausnartu, gozatu, erabakiak hartu, irudimenez beteriko praktika errebindikatzaileak egin; finean, iraultzarako prestatzeko. Ehundaka gazte ari dira, norbanakotik kolektibora, euren ekarpen xumea bezain garrantzitsua bideratzen, auzo eta herri ezberdinetan zehar; Donibanen, Iturraman, Antsoainen, Txantrean, Errotxapean, Alde Zaharrean, Atarrabian, Uharten, Burlatan, Zizurren, Barañainen... Jada egoeraren azterketa orokorra landuta, sistema kapitalista patriarkarraren basakeria aztertu eta basakeriaren aurrean antolatzea beharrezkoa dela ikusi dute. Bestalde, ziklo politikoaren irakurketarekin egun Euskal Herrian bizi den egoera politikoan identifikaturiko arrisku eta aukeren aurrean gazteek duten arduraz jabetu eta ardurari neurriko erantzuna emateko konpromisoan berretsi dira. Orain, hirugarren urratsa ematea geratzen zaie, urratsik garrantzitsuena, alegia, gazte estrategia zehaztea, iraultzari bide emanez. Gazte askez osatutako herri askea lortzeko euren bidea marraztea dagokie. Beraz dei berezi bat egiten diote Iruñerriko gazteriari eztabaidaren azken atal honetan parte hartzeko. Era berean, euren estrategia zehazteko atarian dauden honetan, Andaluziako SATeko eta Herrialde katalanetako SPCE-ko kideekin batera, gaur egungo Estatu Espainoleko krisi estrukturalaren aurrean abiatu dituzten dinamiken berri izateko aukera izango da. Abenduak 6an LAB sindikatuak Errotxapean duen egoitzan eguerdiko 12etan burutuko den mahai inguruan, hain zuzen ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada