2012/12/21

6 eguneko etxe barruko arrestatzea ezarri diete AHTren kontrako 4 lagunei

4 lagunek 6 eguneko etxe barruko arrestatzea eta Zizurko udalari 2.600 €ko ordainketa egitera zigortuta izan dira. Etxe arrestatze hori Abenduaren 26ko 00:00tik 2013ko Urtarrilaren 1eko 00.00tara Zabaldi Elkartasun Etxean (Nabarreria 25 baxua) burutuko da. AHTren aurkako oposizioari dei egiten zaio zigortutako lagunei elkartasuna adieraztera eta egun horietan burutuko diren aktibitateetan esku hartzera.

arresto kartela
2010eko apirilean Zizurko errepideetan AHTren aurkako pintaketa batzuk egitearen akusaziopean bertako udaltzaingoak lau lagun atxilotu zituen. 2011ko maiatzaren 31an epaiketa burutu zen alimaleko eskaera fiskala tarteko: Lauen artean 7 urteko kartzela zigorra, 20.000 € ko isuna, 3.600 € ko kalteordaina, eta 32.000 € ko fidantza.


Epaiketan auzipetuek jarrera desobediente erakutsi zuten, epaileari epaitzeko zilegitasuna ukatuz, berak proposatutako negoziaketari ezetza emanez eta ez zutela ezer ordainduko esanaz, nahiz eta honek kartzelaratzeko arriskupean uzten zituen. Epaiketa hori salatzeko, AHTren aurkako desobedientzia zibila bultzatzen duen Mugitu! Mugimenduak 2011ko apirilaren 18 eta 19an Euskal Herriko errepideetan pintaketa egunak egiteko deialdia egin zuen eta horrekin batera “Nik ere egin nuen” autoinkulpazio kanpaina zabaldu zuen auzipetuekin elkartasuna adierazteko. 352 autoinkulpazio Iruñeko Guardiako Auzitegian erregistratu ziren kanpainari bukaera emanaz.

Bukatzeko, epai irmoa kaleratu zen: 6 eguneko etxe barruko arrestatzea eta Zizurko udalari 2.600 € ordaindu beharra, garbiketa gastutarako kalteordain gisa. Salatu beharrekoa da diru kopuru horren neurrigabekeria, errepideko asfaltoan egindako 3 pintaketa besterik ez zirela jakinda. Hori guztia txirrindularien itzulietan maiz askotan inongo zigorrik gabe eta denon onespenarekin errepideetan egiten diren pintaketa antzekoak egiteagatik.

Ekimen ezberdinak antolatuko dira arrestatzeak irauten duen bitartean
Abenduaren 26tik Urtarrilaren 1 arte Zabaldi Elkartean egitarau anitza burutuko da. Iruñerriko AHTren aurkako mugimenduak pintaketak egin, autoinkulpaziak sinatu eta orokorrean auzipetuekin bat egin duzuen guztiei eskerrak eman nahi dizkizue eta aldi berean, deialdi berri bat egiten du arrestatze horren inguruan antolatu den egitarauean esku hartzeko eta berriro zigortutakoei elkartasuna adierazteko. Borrokatzen eta desobeditzen segitzeko beharra dugu, inoiz baino tinkoago gainera. Izan ere lotsagarria baita Amalurra suntsitu nahi dutenek eta denon ondasuna xahutu nahi dutenek aurkariak kriminalizatu, erreprimitu eta isunez ito nahi izatea.
Horrela izan da, hau da prestatu duten egitaraua:
asteazkena 26:
-17:00 pankartak eta pintaketak egiteko plantilen tailerra
-19:30 "AHTren aurkako borroka eta errepresioa. Ibilbide historiko eta politikoa" txostenaren aurkezpena. "k-aht-eak txikitu" ekimenaren eskutik.
-21:00 Presondegiratzeari eta urteari bukaera emanen dion "AHTren aurkako desobedientziazko artearen besta" prestatzeko bilera. Adierazpen artistiko desobediente oro onartuta dago: dantza, kutreshowa, antzerkia, poesia, margogintza,...

osteguna 27:
-17:00 AHTren aurkako inozentaden tailerra.
-19:30 Zine Pobrea Herrira mugimenduaren eskutik:”Barrura begiratzeko leihoak”.

ostirala 28:
-20:30 Bertso saioa: Saioa Alkaiza eta Xabier Terreros

larunbata 29:
-19:30 atxilotutakoen aldeko elkarretaratzea. Nabarreria plaza.
-20:00 kontzertua: Mikaela Piton eta Urko Milagro.

igandea 30:
-19:30 Makroazpiegituren aurkako desobedientzia bideoen proiekzioa.

astelehena 31:
Urte zaharreko afaria arrestatzeari eta urteari bukaera emateko. AHTren aurkako artista-mozorroz jantzi zaitez! Erakuts iezaiguzu zure arte desobedientea! Lortutako dirua AHTren aurkako ekintza artistiko berrietara bideratuko da. Izena eman 29a baino lehen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada