2012/11/22

#ZukGua: Uharten ere gazte erakunde berri bat eratzeko prozesuarekin aurrera egiten ari dira, eta Barañainen blog bat jarri dute martxan formakuntzarako

UHARTEN ERE ZUKGUA AURRERA!!! Jadanik prozesuaren lehenengo blokearen asanbladak burutu dituzte Uharten. Hauetan lorturiko giroa "oso ona" izan dela azpimarratu dute. Asanbladak herriko gaztelekuan egin dituzte eta mota ezberdinetako ariketak egin dituzte, parte hartze haundiarekin.
Hurrengo ostiralean, bigarren blokearekin hasiko direla iragarri dute. "Espero dugu aurreko batzarretan izandako ilusioa eta gogoa herriko gazteengan errepikatzea", esan dute Uharteko ZukGua prozesuaren arduradunek.




Barañainen formakuntzarako blog bat egin dute
Gazte ZukGua prozesu eratzailearekin batera, Barañaingo ZukGuaren talde motorretik ikusi dute zer nolako garrantzia ematen ari zaion formakuntzari. Hori dela eta, gazte orori zuzendutako formakuntza blog bat sortzea pentsatu dute, eta hala egin ere. "Azken finean, blog honen helburua gazteon autoformakuntza da; gaur egun ia jasotzen ez dugun heziketa kritikoa zabaltzea", azpimarratzen dute Barañaingo gazteek.

"Gure ideia izan den arren, bloga guztioan den heinean gazte guztiok aberastu dezakegu, aportazioak eginez: dela dokumental baten esteka, erreportai bat, testu bat, iritzi artikulu bat..." Edozein ekarpena ongi etorria izango dela ere esan dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada