2012/11/03

Xorroxin irratia: "Urruneko oihartzunak", preso eta iheslarien herriratzeko borrokan ekarpena egiteko jaio den irratsaioa

Saioa ortziralero emanen da Xorroxin irratian, arratsaldeko 15:00etan, eta ordu erdiko iraupena izanen du. Preso eta iheslarien herriratzeko borrokan euren "ekarpen xumea egiteko asmoz" jaio da.

urruneko oihartzunak


Atxiloketak, espetxeraketak, presoen aldeko ekimenak, presoen ongi etorriak... "Aktualitate politikoa ziztu bizian doa, are gehiago euskal preso zein iheslari politikoen ingurukoa. Alabaina, egunero jasaten dugun informazio bonbardaketan arras lausotua gelditzen da dena". Hortaz, Urruneko Oihartzunak irratsaioa sortu da, preso eta iheslarien herriratzeko borrokan "gure ekarpen xumea egiteko asmoz", iragartzen dute Xorroxin irratitik.

Asteko berrien kronika, elkarrizketak, agenda, musika, literatura eta abarreko gaiak jorratuko dituzte.
Saioa ortziralero emanen da Xorroxin irratian, arratsaldeko 15:00etan, eta ordu erdiko iraupena izanen du.

Ekarpenak egiteko posta helbide honetara idatzi dezakezu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada