2012/11/15

#U12: Sasoiak preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

Sasoia jubilatuen elkarteak konzentrazio bat burutu du gaur eguerdian Iruñean, Gobernu ordezkaritzaren aurrean, sakabanaketaren amaiera eskatzeko. "Presoen senideentzako zigorrik ez" lelopean, ehun bat lagun bildu dira mobilizazioan. Bertan, Herrira mugimenduak urtarrilaren 12an Bilbon antolatu den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada