2012/11/28

Sasoiak ere AHTren aurka elkartuko da ostiralean

Datorren ostiralean, azaroaren 30an, eguerdiko 12etan konzentrazio bat egingo du Sasoia elkarteak Parlamentuaren aurrean. AHTren kontra euren jarrera adierazteko eta gose grebalariei euren elkartasuna emateko.



"Nola gasta dezakete AHT-n hainbat diru, inoiz errentagarria izango ez denean eta gainera, antza denez, inora joango ez den AHT-n?", galdetzen dute Sasoiako lagunek. Izugarrizko gastu hau AHT bezalako azpiegitura batean gastatzen duten bitartean, Sasoia elkartearen arabera, ia 2.000 pentsiodunek 344 euro bakarrik kobratzen dituzte. Gainera, "batere kobratzen ez duten etxekoandreak" daudela ere salatzen dute". "Etxe ugaritan bizi dira pentsio bakar batekin familiakoren bat langabetua eta hipotekatuduna izanik . Pentsioak behera doaz, prezioak eta fakturak gora, aldiz. Gure adixkiderik hoberena, osasuna, diruaren morroi bihurtzen ari da, sendagai-ordainketaz eta gero eta luzeago den itxarote-zerrendaz", gaineratu dute Sasoiakoek. Sasoiaren hitzetan, "AHT-ren kontra borroka egitea bizitza duinagoaren alde borroka egitea da".

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada