2012/11/18

Ines del Rio eta Josu Bravo presoen lagunek istripua izan dute bisitara bidean

Sakabanaketak urte honetan eragin duen hirugarren istripua izan da Etxerat elkartearen arabera.



Herrira: “Sakabanaketak benetako bake egoera bat ekidin nahi du Euskal Herrian”



Ines del Rio eta Josu Bravo presoen hiru lagunek auto istripua izan zuten Ines del Rio bisitatzera joaten zirenean. Istripua atzo goizean gertatu zen Leon inguruan. Euria hasi zuen eta errepidea irristakor jarri zen, ondorioz, autoaren kontrola galdu zuten eta erdibitzailearen aurka joan ziren. Azkenean, errepidearen beste aldera pasa ziren, arroila baten bazterreraino iritsi arte. Kotxean zeuden bi lagunek ez zuten kalte fisikorik izan, baina autoak kalte handiak ditu. Istripuaren ondorioz, hiru lagunek ezin izan zuten burutu atzo Ines del Riorekin A Coruñako Curtis espetxean zuten bisita, eta ezta gaur A Laman Josu Bravorekin zuten bisita ere.

Hau dispertsio politikak 2012. urtean eragin duen hamahirugarren istripua da. Sakabanaketak dirauen 23 urteotan 16 senide eta lagunek galdu dute bizia errepideetan eta ehunka izan dira pairatu behar izan dituzten kotxe istripuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada