2012/11/21

Presoen aldeko Lipdub «erraldoia» egingo du Herrirak Durangon

Durangoko kaleak betez, Lipdub «erraldoia» egingo du Herrira mugimenduak datorren abenduaren 8an. 6.000 lagun biltzeko asmoa daukate, modu honetako ekimen batean bildu den jendetzarik handiena, beraz.




www.naiz.info-ren bidez
Durangoko kaleetan Lipdub «erraldoia» egingo du Herrira mugimenduak abenduaren 8an. 6.000 pertsona biltzeko asmoa dute, modu honetako ekimen batean bildu den jendetzarik handiena lortu nahian.

Azoka garaia dela probestuz, kulturgile eta artistek protagonismo berezia izango dutela aurreratu du mugimenduak eta, horrez gain, espresio sozial ugarik lekua izango dutela aipatu du.

Ekimena 15.00etan hasiko da Landakon eta handik, kalejiran, alde zaharrera joango dira. Bi fasetan grabatuko dute Lipduba. Batean, Xutik! taldeak Baionako manifestaziorako egindako abestia erabiliko dute, bigarren zatiak, aldiz, ‘Herrira Noa’ Josu Zabalak Joseba Sarrionandiaren letrak baliatuz egin duen abestia izango du oinarri.

Herrirak aurreratu duenez, aldarrikapena, partaidetza, jaia, elkarlana... izango ditu osagai ekimenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada