2012/11/02

Presoak: Josu Beaumont presoaren askatasuna exijitzeko espetxera martxa egingo da azaroaren 24an

Preso nafarra 2012ko martxotik kalean egon beharko luke, bere zigorraren 3/4 bete zituelako

MARTXA
Jeitsi kartela kalitate haundian



Berueteko bizilaguna den Josu Beaumont euskal preso politikoaren askatasuna exijitzeko Picassentera martxa egingo da datorren Azaroaren 24an.Basaburuako Herrira Bilgunetik salatu dutenez, "espainiar legediaren arabera kalean behar luke", bere zigorraren 3/4 bete dituelako.

Espainiako espetxeratzeak arautzen dituen eta 1996tik indarrean dagoen zigor kodeak, bere 90. artikuluan, zigorraren hiru laurdenak beteak dituzten presoen baldintzapeko askatasuna ezarria du. Are gehiago, bere 91. artikuluan, kaleratzea zigorraren 2/3ak beteak dituztenean ere eman daitekeela aipatzen du.

Hala ere, Beaumontek espetxean jarraitzen du, "legeak aitortzen dion baldintzapeko askatasuna ukatua duelako, nahiz eta kaleratua izateko baldintzak betetzen dituen", salatu du Herrirak. Josu Beaumontek zigorraren 3/4ak 2012ko martxoaren 1ean bete zituen, eta 2/3ak 2011ko uztailaren 1ean.

Hori guztia kontuan hartuta, eta aprobetxatuz Josuren urtebetetzea azaroan izaten dela, azaroaren 23-24an Picassenteko espetxera martxa egingo dute. Larunbata goizaldean (02:30etan) abiatuko da Jauntsarastik, 20 € balioko du “bidaiak”, eta larunbat iluntzerako itzuliko da.
Izena emateko azaroaren 18an baino lehen, Jauntsarasko dendan, Aizarozko ostatuan edo basaburuaherrira@gmail.com helbidean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada