2012/11/07

Presoak: Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide bakarturik dauzkate

Etxerat elkarteak preso nafarren egoera salatu du, eta euren eskubideak errespetatzeko exijitu du.





Info www.berria.info -ren bidez
"Parisko epailearen aginduz" Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide euskal presoak bakarturik dauzkatela jakinarazi du Etxerat elkarteak. Fresnesko espetxean dago Lesaka eta Fleurykoan Iturbide, Frantzian biak. Urriaren 28an atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Macon-en, ETArekin lotuta.

Fresnesko kartzelako euskal preso guztiek euren elkartasuna adierazi zioten Lesakari azaroaren 5ean, eta harrezkero preso gizonezkoak zigor ziegetan dauzkate, eta emakumezkoak, ziegetan konfinaturik, Etxeraten arabera.

"Bakartzea oso egoera zehatzetara zuzendutako neurria den arren, gure senide eta lagunen kasuan ohiko edota behin betiko neurri gisa aplikatzen dute. Une honetan bertan hamahiru senide eta lagun daude bakarturik; hau da, beste kiderik gabe", esan du elkarteak, prentsa ohar baten bidez.

Euskal presoen eskubideak errespetatzeko exijitu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada