2012/11/29

Olentzeroaren Lagunak jasoko dute Gora Iruñea!-k urtero ematen duen saria

56 urtez euskal kulturaren alde egindako lana zoriondu nahi dute. 13:30etan Gaztelu Plazan izango da ekitaldia.




Aurten Gora Iruñea! saria San Antonio Olentzeroren Lagunentzat da. 56 urte daramatzate Iruñeko Olentzeroa ospatzen. Gaur 13:30ean Gaztelu plazan sari banaketa eginen dute.
Eragile honek euskal kulturaren alde egindako lana saritu nahi du Gora Iruñea!-k. Gainera hauen ideia hartuz auzoak beraien Olentzeroen kalejirak antolatzen hasi ziren.
Ibilbide luzea egin ondoren Olentzeroren Lagunek ofizialtasuna lortu zuten, bien bitartean auzoek normalizaliorantz lan egin dute.
"Iaz auzoetako kalejirak normaltasun osoz ospatu ziren, auzoek lan izugarria egin dute baina Olentzeroren Lagunei esker ere lortu izan da normaltasun hori", azpimarratzen du Gora Iruñea!-k. "Horregatik zoriondu nahi dugu eragile hau, ereindako bidea loratzen ari delako oraindik. Euskal kulturaren alde gogor lan egin ondoren egun fruituak jasotzen ari garelako."

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada