2012/11/23

Olentzero izan da gaur Iruñean eguberrietako kalejirak normaltasunez burutu ahal izateko

Olentzero izan da gaur Iruñean Udalari baimenak eskatzeko. Iruñeako Udalaren erantzuna zein den ez da ezaguna, baina udaltzainek Olentzeroren bisita oztopatzen saiatu dira, hainbat lagun identifikatuz, horien artean kazetari batzuk.


Bildu denuncia la incompetencia y el despropósito de Maya ante las Comisiones de Fiestas de los barrios



Gaur Olentzero aurreratu da Iruñean, hilabete faltan etorrera ofiziala egiteko auzoetako kalejirak ospatu ahal izateko baimenak eskatu dituzte udal erregistroan. Hilabete bat dute erantzuna emateko baina Gora Iruñeak eta auzoetako olentzeroen antolatzaileek, erantzuna lehenbailehen jasotzea nahiko dute.

"Urteak eman ditugu Udalaren oztopoak eta mota guztietako jazarpenak pairatzen, debekuak, fidantzen ordainketak, udaltzaingoen indarkeria... Iaz normaltasun osoz ospatu genituen kalejirak eta ondorioz aurten ere normaltasun hori mantentzea da gure helburua", adierazi dute Olentzerok eta Maridomingik. Horregatik, gaur egindako ekitalditxoarekin normaltasun hori eszenifikatu nahi izan dute, baina bideoan ikusten denez, udaltzainak agertu eta baimenak sartzeko oztopoak jarri dituzte. "UPNk euskal kulturarekiko duen gorrotoa ulertezina da", esan du Gora Iruñeak. Halere baimenak sartu dituzte eta kalejirak arazorik gabe garatzea espero dute. "Gure esku dagoen guztia eginen dugu hala izan dadin. Beti elkarlanean aritzeko prestutasuna adierazi diogu udalari, publikoki eta era pribatuan eta oraingoan ere ikusten dituzten arazo guztei konponbideak bilatzeko gurekin hitz egin dezaten eskatzen diegu", esan du Gora Iruñeak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada