2012/11/07

NUP: Emendakin bat aurkeztu du ikasle mugimenduak Nafarroako aurrekontuei

Ikasketen tasen prezioak 2011. urteko mailara jaistea eskatzen dute, eta horretarako Nafarroako Gobernuari diru laguntzak eskatu dizkiote

enmienda Parlamento Foral de Navarra


Urriaren 20ean, Ikasleen Ordezkarien Asanblada Orokorra bildu zen Madrileko Unibertsitate Konplutenseko Matematikako Fakultatean. Bertan, estatuko unibertsitate publiko askoren ordezkariek aztertu zuten unibertsitateek bizi duten egoera tamalgarria eta komunitate unibertsitarioan sortzen ari den drama pertsonala. Murrizketek ikasleei, irakasleei eta administrazio eta zerbitzuen langileei eragiten diete.

Egindako azterketa manifestu batean laburtu zen. Manifestu horretan ikasleek, beste eskaerekin batera, zera eskatzen zuten; “unibertsitate publikoek bizi duten egoeraren erantzule diren pertsonek ardura hartzea, ministroaren dimisioa eskatzen da beraz, neurri horiek betearazten dituen sistema sozio-ekonomikoaren buru delako”.

Emendakina Nafarroako aurrekontuei
Eskaera hori dela eta, gaur, azaroaren 7, manifestua sinatu duten unibertsitate guztietan, hainbat ekimen eta mobilizazio burutu dira. Ekintza horiek komunitate unibertsitarioak gobernuaren neurrien aurka burutzen dituen ekimenen batasuna bilatzen dute. Mobilizazioen helburua ministroaren neurriek komunitate unibertsitarioan sortu duten "haserrea" erakustea da. "Neurri horiek gure errealitateari bizkarra emanez onartu baitira", esan du NUPeko Ikasleen Batzordeak. "Azken finean, komunitate unibertsitarioa da egunero errealitate hori bizi duena eta horrenbestez, sistema benetan ulertzen duena eta hori hobetzeko proposamen egokiak egin dezakeena", azpimarratzen dute.

NUPeko ikasleek emendakin bat egingo diote Nafarroako Aurrekontu Orokorrei. Zuzenketa gaur aurkeztu dute Nafarroako Parlamentuan. Honekin Nafarroako Parlamentuari diru-laguntza bat sortzea eskatu nahi diote, "tasen prezioak 2011. urteko mailara jaitsi dadin". Ikasle mugimenduak zerbitzu publikoen kalitatea "suntsitzen duten politika" hauen aurrean "irtenbide zehatzak dauzkala" erakutsi nahi dute.

enmienda Parlamento Foral de Navarra

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada